Larunbatean arratsaldeko 18:00etan Itsas Etxea Auditoriumean zine emanaldia izango da, umeentzako ‘Malutatxo’ filma. Euskaraz izango da, eta sarrerak ordu bete lehenago jarriko dira salgai Itsas Etxean bertan, 2 eurotan.
Malutatxo, munduko gorila zuri bakarra, Bartzelonako Zoora iritsi da. Zuria denez bisitari guztiak erakartzen ditu eta txalo egiten diote, baina bere kideak diren gorilek ez dute haien artean onartzen, ez dute maite. Malutatxok Iparraldeko Sorgina hirian dagoela jakiten duenean bere bila joaten da, gorila beltz arrunta bilakatzeko eskatzeko.
Baina Malutatxok ez daki kanpoan “Luc de Sac” maltzurra duela zain, bera kosta lain kosta harrapatu nahi duen gaiztoa. Malutatxo ez dago bakarrik, ordea, gaizkileari aurre egiterakoan. Ailur Panda gorria eta Paula txikia bere lagun minak izango ditu ondoan abentura zoragarri honetan.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|







